
Esan bezala, jada ikasgaia amaitu da eta horregatik orain gogoeta orokor bat egiteko unea dela iruditzen zait. Aurkezpenean ikusi daiteke zein izan den gure ibilbidea eta nik orain sentitutakoa adierazi nahiko nuke.
Hasieran ezjakintasuna zen nagusi nire gorputzean, izan ere dena berria zen niretzat eta pixka bat bildurtu nintzen ikasgaian egin behar zena entzundakoan: blogga, bideoak...
Hala ere, pixkanaka-pixkanaka eguneroko lanarekin geroz eta hobe joan naiz sentitzen ikasgaian, eta azkenerako gauza mordo bat egiten ikasi dudala iruditzen zait.
Ikasgaia hasitakoan sentizen nuen beldur sentsazio hori, gaur egun desagertu egin da, eta egia esan gustura geratu naiz egindako lanarekin.
Beraz, hau esanik agurtzen naiz beste bat arte!