
Gaurkoan Josemi blogaren inguruan hitz egiten hasi zaigu. Bide honetan bakoitza berea txukuntzen aritu gara denbora batean eta bakoitzak bertan zituen hutsuneak edo zalantzak bete eta argitu ondoren hitzaldi bat entzun dugu.

Oraingo honetan Sevillako neska bat, Elia, etorri zaigu tekonologien eta hezkuntzaren harremanaz hitz egitera. Bide honetan gu praktiketan egon garen ikasgeletako egoerez galdezka aritu zaigu, ea haur hezkuntzako gela hauetan ordanagailurik genuen eta hauek interneteko sarerik ba ote zuten galdetuz. Mota guztietako erantzunak jaso ditu eta horrela pixkanak beraiek Sevilla eta inguruan aurrera eramaten duten proiektuaz hitz egin digu.
Ildo honetatik pixka bat bere inguruko ikastetxeen egoera azaldu digu, ikastetxe publiko eta pribatuen ezberdintasunak eginez. Publikoetan oraindik ez daudela ordenagailuak eta pribatuetan bai esanez. Honekin ikusi dugu hemengo egoera ez dela berdina, ikasgelan ordenagailua eta interneta egoteak ez duela zerikusirik ikastetxe motarekin.
Beren proiektuaren helburua haur hezkuntzako geletan teknologiak txertatzea da bertan irakasleen eta ikasleen rolek izugarrizko garrantzia dutelarik.
Egia esan, azken egunetan izan ditugun hitzaldiek zer pentsatu ematen didate. Izan ere, hauen bidez zuzenean toki ezberdinetako eskoletan teknologiak nola lantzen eta txertatzen diren ikusteko aukera izaten ari gara eta nire ustetan hau horrela izanik gu ere zerbait pentsatzen hasi beharko ginateke. Izan ere, hemendik hilabetera jada maisu-maistrak izango gara eta egoera hau ikusita hobe teknologiek ongi ezagutzen hastea ondoren eskolan hauek uztartzen laguntzeko.
Hau horrela izanik Eliak eman dizkigun 2 informaizo orrien eta hauen argazkiak jarriko ditut zuek ikusteko. Espero dut denen gusutkoa izatea:
No hay comentarios:
Publicar un comentario