martes, 12 de mayo de 2009

Donostian, 2009ko maiatzaren 12an

Kaixo!
Gaur ere, nahiz eta klaserik ez izan Donostian izan naiz, izan ere, beste hitzaldi bat izan dugu.
Gaurkoan Emilio Etxabe etorri zaigu, Andoaingo ikastetxeko irakasle bat bere eskolan aurrera eramaten duten proiektuaren berri ematera (lehen hezkuntzan aurrera eramaten den proiektua).
Emiliok zion, azken finean, hezkuntzaren xedea, ikasleari bizitza guztirako baliagarri izango dituen oinarrizko baliabideak esakaintzea dela. Hau, elkarrekin bizitzen, egiten eta ekiten, komunikatzen, ikasten eta norbera izaten lortzen delarik.
Ildo beretik esan digu,IKTak azken urte hauetan indar handia hartu dutela eta azken urte honetan indarrean jarri den hezkuntza legeak, IKTak bizitza osarako baliagarriak direla eta hauen derrigorrezko erabilera azapimarratzen duela.
Andoaingo eskola honek Txanela proiektua jarraitzen du eta honen informazio sakona ondorengo orrialdean aurki dezakezue


TXANELA PROIEKTUA






Proiektu honetan azaltzen da ikasleek 16 urte betetzen dituztenean zein konpetentzia izan behar dituzten, eta horiek ondorengoak dira:
  • Sistema informatikoaren kontrola.
  • Informazioaren kudeaketa eraginkorra.
  • Informazioaren eta ezagutzaren komunikazioa eta elkartrukea.
  • Informazioa prozesatzea eta edizioa.
  • Datuen kudeaketa eta kalkulua.
  • IKT baliabideen eraikitzea eta problemak ebaztea.
Aurretik aipatutako webgunean bai irakasle eta bai ikasleentzako txokoa dago, eta bertan ikasleentzako ariketak eta irakasleek hauek ariketak nola egin dituzten ikusteko aukera dago. Aipatzekoa da, ikasleek egiten dituzten ariketak webquest moduan ezagutzen diren ariketak direla besteak beste. Ikasle talde bati ariketa berdina egiteko eskatzen zaie baina guztiei iturri ezberdinak emanez. Erabiltzen dituzten jarduera motak ondorengoak dira:
  • Animazio bideoak + galderak.
  • Ikerketa laburrak, webquest.
  • Definizoak hitz elkartuak.
  • Interneteko baliabideak: hiztegiak, entziklopediak...
  • Datuetatik grafikora.
  • Gelako bloga (komunikatzeko tresna, ikasleek egiten dutenaren berri emateko erabiltzen dute).
  • Edizio lanak.
Honekin, batera Ikasys proiektuaren inguruan ere aritu gara eta Emiliok esan digu honen helburua errepikapena, ulermena eta oroimena eskatzen duten jarduerak ikasten laguntzea dela. Astean ikasgai bakoitzean ordu erdiz aritzen dira ikasle bakoitza mini ordenagilu batekin ikasys proeiktua aurrera eramanez eta aurrerapen handiak ematen dituztela adierazi digu. Honi buruzko informaizo ondorengo orrian aurki daiteke:


IKASYS









Beraz, ikusi bezala eskola guztiak martxan daude teknologia berriak beren ikasgeletan txertatzen. Jarraian ikastolen elkarteko web orrialdea eta Andoaingo ikatolako web orrialdea jarriko ditut informaizo gehiago jaso nahi duenarentzat.

IKASTOLEN WEBGUNEA









ANDOAINGO IKASTOLA










No hay comentarios:

Publicar un comentario