miércoles, 13 de mayo de 2009

Donostian, 2009ko maiatzaren 13an

Kaixo!
Gaurkoan Magis TBrako eginiko bideoak osatzen aritu gara. Joxemirekin izan dugu gaur klasea eta honi erakutsi diogu egindakoa. Gustatu zaiola esan digu eta guk bideoari amaiera eman diogu. Hau bukatuta, bigarren bideoaren lanketan sartu gara bete-betean, honen helburu nagusia bi bideoak oso ezberdinak izatea izanik, batean lantzen ez duguna bestean erabiliz, biak kontuan hartua landu ditugun gauza ezberdinak sartuz.
Honekin batera, atzoko hitzaldiaz ere aritu gara eta Joxemik honen inguruko iritzia ematea eskatu digu. Egia esan, nik atzo azaldu nuen aurkeztutako proiektuaren nondik-norakoa baina ez nuen iritzia eman eta esan beharra dago oso interesgarria izan zela. Azken egunetan eskola ezberdinetan teknologiak lantzen dituzten proeiktu ezberdinak ezagutzen ari gara eta egia esan hau oso aberasgarria da. Izan ere, etorkizun hurbil batean lanean hasten garenean proiektu ezberdinekin egingo dugu topo eta hauetara egokitu beharko gara. Horregatik, hitzaldi hauek oso baliagarriak egiten ari zaizkit nire ezagutzak areagotzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario