
Kaixo!
Gaur Donostiako Amara Berri eskolako bi kide (ahokkularia eta hedabideen burua) etorri dira unibertsitatera eta bertan lan egiteko duten moduaz hitz egiten aritu dira. Ezer esan aurretik aipatzekoa da nik Amara Berri sistema jarraitzen duen eskola batean egin ditudala ikasketak, Ordiziako Urdaneta Oianguren ikastetxean hain zuzen ere, eta horregatik kontatutako zenbait gauza banekizkien nik neuk bizi izan nituelako.
Amara Berri proiektu berritzailea da 30 urte inguru dituena eta proiektuaren aintzindaria Loli Arnault da. Amara Berri errealitate bat da, berritzailea eta egonkorra, baina proiektu ezberdinak hartzen dituena bere barnean, gaur egun hedabideek indar handia dutelarik.
Eskolak bizipen globala eskaintzen du, ikasleen aprendizaia gauza xume batetik proiekzio handiago batera pasatzen delarik.
Eskolan saiatzen dira beren lan guztieak zerbaitetarako izatea eta hau lortzeko aukera ezberdinak dituzte, martxan dituzten Irrati, telebista eta prentsako elementuak Txikiweb izeneko webgunean zintzilikatzea adibidez.
Eskola honetan hedabideek garrantzia ikaragarria dute eta hauekin lehen esandako lortzeaz gain, helburu nagusiena ikasleek teknologia berriak erabiltzen ikastea da modu natural batean. Hau da bertan irakasleak ez du esaten eta ikasleek egin, baizik eta ikasleak eta irakasleak elkarrekintzan ikasten dute. Besteak beste, grabatzen, editatzen, irratsaioak emititzen edo aldizkaria bat sortzen ikasten dutelarik, guzti hau aurrera eramateko erabili behar den ekipamendua erabiltzen ikasten dutelarik.
Egia esan metodo hau ezin hobea iruditzen zait hezkuntzan teknologia berriak txertatzeko. Nire eskolaren kasuan Txikiweba oraindik ez dago, baina bai telebistak, irratia eta prentsa eta hauen bidez egia da ikaragarri ikasten dela teknologiak erabiltzen. Horregatik, nire azalean bizi izan dudalako sistema hau, frogatu dudalako egokia dela, sistema ezin hobea iruditzen zait. Gainera aipatzekoa da hau aurrera eramateko antolamendu zehatz bat ezinbestekoa dela eta hau lortzeko izugarrizko lana egin behar dela. Horregatik guzti hau ikusita sistema goraipatzea ezinbestekoa dela iruditzen zait.
Esan bezala TxikiWebean Amara Berriko telebista, prentsa eta irratiko emiso ezberdinak ikusi edo entzun daitezke eta honetaz gain ikasgeletan egindako lan ugariren isla ere bada. Horregatik, guztiarekin sarean egiten da lan, denak elkartuta zentzua ematen diolarik hezkuntza eta teknologien arteko lotura duen iraskuntza/ikaskuntza prozesu honi.
Jarrian Amara Berri eskolako Txikiwebaren linka jarri dut nik azaldutakoa begiz ikusteko, espero dut denen gustukoa izatea.
Polita, ongi laburtua, argia eta garbia, baina nik bideo, argazki eta linkak falta direla uste dut
ResponderEliminarbestelakoan bikain
animo
joxemi