viernes, 29 de mayo de 2009

Donostian, 2009ko maitzaren 29an

Kaixo azkeneko aldiz!
Esan bezala, jada ikasgaia amaitu da eta horregatik orain gogoeta orokor bat egiteko unea dela iruditzen zait. Aurkezpenean ikusi daiteke zein izan den gure ibilbidea eta nik orain sentitutakoa adierazi nahiko nuke.
Hasieran ezjakintasuna zen nagusi nire gorputzean, izan ere dena berria zen niretzat eta pixka bat bildurtu nintzen ikasgaian egin behar zena entzundakoan: blogga, bideoak...
Hala ere, pixkanaka-pixkanaka eguneroko lanarekin geroz eta hobe joan naiz sentitzen ikasgaian, eta azkenerako gauza mordo bat egiten ikasi dudala iruditzen zait.
Ikasgaia hasitakoan sentizen nuen beldur sentsazio hori, gaur egun desagertu egin da, eta egia esan gustura geratu naiz egindako lanarekin.
Beraz, hau esanik agurtzen naiz beste bat arte!

Donostian, 2009ko maiatzaren 29an

Kaixo!
Duela egun batzuk Magis TBren logotipoa izateko botazio bat egin genuen. Logotipo aukerak elkarrikertuzen agertzen dira eta nik 3. ari eman nion nire botua eta badiru gehienoi hau gustatu zaigula gehien izan ere hauxe izan da logo irabazlea.
Zorionak sortzaileei!

Donostian, 2009ko maiatzaren 29an

Kaixo!
Gaur ikasgaiko azken eguna da, eta lan guztiak entregatzen aritu gara. Egindako bi bideoak elkarrikertuz plataformara ere igo ditugu eta honetaz gain, bai Joxemi eta baita Daniri ere lan guztiak jasotzen dituen CD bat eman diegu. Egindako aurkezpena ere bloggean agertzen da, eta azken finean bertan laburtzen da ikasgaian egindako ibilbidea.
Lan guztiak ahalik eta egokien egiten saiatu gara eta espero dugu zuei ere ala iruditzea!

miércoles, 27 de mayo de 2009

Donostian, 2009ko maiatzaren 27an

Kaixo!
Aipatu bezala ostiralean ikasgaiaren laburpen bat aurkeztu behar dugu gainontzeko ikaskideen aurrean. Hau horrela, izanik gure ustez lana egiteko modurik egokiena bideo bat egitea izan da, izan ere, azken finean ikasgaian zehar landu dugun zerbaitekin nahi genuen bukatu. Horregatik, guk egindako bideoa hemen jartzen dizuegu. Espero dugu denen gustukoa izatea!


Donostian, 2009ko maiatzaren 27an

Kaixo!
Gaur azken saio teorikoa izan da eta horregatik beste gelakoen aurkezpenak entzuten egon gara. Hauetan zehar ikasgaian zehar landu ditugun gai ezberdinak gogoratu ditugu, egindako ibilbidera bueltatuz, talde bakoitzak berak bizitakoa islatu duelarik.
Guk ostiralean aurkeztuko dugu gurea eta espero dugu denen gustukoa izatea. Ordurarte ondo izan!

Donostian, 2009ko maiatzaren 27an

Kaixo!
Hemen jartzen dizuegu gure IKTko txostenetik ateratako Pelutxe proiekturari buruzko informazioa! Zuen gustukoa izatea espero dugu!


Pelutxe proiektua

viernes, 22 de mayo de 2009

Donostian, 2009ko maiatzaren 22an

Kaixo!
Gaurko saioan lan guztiak scribera igotzen eta blogean txertatzen aritu gara, eta azkenean dena egin dugu. Gure lanak scriben, gure blogean eta bi bideoak Magis TBn ere aurkitzen dira, beraz igo beharreko guztia igota dago. Falta zaiguna dena CD batera pasatzea eta hau entregatzea da, eta hau hurrengo egunerako prestatuko dugu.
Beraz, ikasgaian egin beharreko lanak bukatzen goaz eta egia esan uste baino errazago ari gara egiten. Azken txanpa besterik ez zaigu falta!

Donostian, 2009ko maiatzaren 22an

Kaixo!
Jarraian Magis TBrako egindako bi bideoak eta taulak azaltzen dira. Bi bideoak zeharo ezberdinak dira. Lehenengoa, azoka solidario baten ingurukoa da. Bigarrena, aldiz, IKTren inguruan irakasle bati eginiko elkarrizketa da. Zuen gustukoa izatea espero dugu!
Lehenengo bideoa




Bigarren bideoa



Bi bideo hauek egiteko erabili ditugun taulak ondorengoak dira!

Bideoen taulak


Hauxe izan da gure lana!

Donostian, 2009ko maiatzaren 22an

Kaixo!
Gu Sara Rodriguez, Amaia Lizarraga eta Garazi Lopez gara eta hemen duzue IKTko txostena. Hau egiteko bakoitza bere ikastetxera joan da eta bertan lortutako informazioarekin osatu dugu lana. Espero dugu zuen gusutukoa izatea!


IKT TXOSTENA

miércoles, 20 de mayo de 2009

Donostian, 2009ko maiatzaren 20an

Kaixo!
Gure ikasgaiko gai nagusia dela eta ez dela, internetetik nenbila ondorengo bideoarekin egin dut topo eta oso interesgarria iruditu zait. Izan ere, azken finean, ikasgelan landu dugun tenologia eta hezkuntzaren arteko lan egiteko moduaz hitz egiten du.
Esperu dut denen gustukoa izatea!


Donostian, 2009ko maiatzaren 20an

Kaixo!
Gaur izan dugun saio praktikoan gure lanei azken ukituak ematen aritu gara eta hau egin ostean lan guztiak non argitaratu behar diren argitzen aritu gara.
Hau horrela izanik, lehen pausua gure bi bideoak, bai solidarioa eta baita IKTei buruzkoa Magis Tbn txertatzea izan da.
Bi bideoak Magis Tbra igo ondoren Joxemik scribak nola funtzionantzen azaldu digu, horregatik, gure hurrengo erronka egindako guztia bertara igotzea eta blogean txertatzea da!

viernes, 15 de mayo de 2009

Donostian, 2009ko maiatzaren 15ean

Kaixo!
Gaurko klase praktikoan, egindako lan guztiak nora igo behar diren eta igotzeko modua ikasten aritu gara. Izan ere, lau klase solik falta dira ikasgaia amaitzeko eta horregatik bai IKTko txostena eta baita Magis Tbtarako egindako bi bideoak non aurkeztu behar ditugun adierazi digu Danik.
Aurretik aipatu bezala lehengo bideoa eginik geneukan eta gaur bigarrenari eman diogu amaiera. Zenbait arazo izan ditugu musika zela eta ez zela ordenagailua blokeatu egiten zelako, baina azkenean honi aurre egin diogu eta bideoa amaitu dugu.
Egia esan, lan hauen bidez konturatu naiz, azken finean teknologiak erabiltzea ez dela hain zaila. Izan ere, hasieran gauza berriak direnez errespetua ematen didate eta urduri xamar jartzen naiz, baina konturatu naiz pazientzia pixka batekin eta pixka bat saltxeatuz lan polit egin daitezkeela.

Beraz, orain egindako erakustea bakarrik falta zaigu, eta hau horrela izanik gure taldearen hurrengo erronka lan hauek interneten jartzea da.

miércoles, 13 de mayo de 2009

Donostian, 2009ko maiatzaren 13an

Kaixo!
Gaurkoan Magis TBrako eginiko bideoak osatzen aritu gara. Joxemirekin izan dugu gaur klasea eta honi erakutsi diogu egindakoa. Gustatu zaiola esan digu eta guk bideoari amaiera eman diogu. Hau bukatuta, bigarren bideoaren lanketan sartu gara bete-betean, honen helburu nagusia bi bideoak oso ezberdinak izatea izanik, batean lantzen ez duguna bestean erabiliz, biak kontuan hartua landu ditugun gauza ezberdinak sartuz.
Honekin batera, atzoko hitzaldiaz ere aritu gara eta Joxemik honen inguruko iritzia ematea eskatu digu. Egia esan, nik atzo azaldu nuen aurkeztutako proiektuaren nondik-norakoa baina ez nuen iritzia eman eta esan beharra dago oso interesgarria izan zela. Azken egunetan eskola ezberdinetan teknologiak lantzen dituzten proeiktu ezberdinak ezagutzen ari gara eta egia esan hau oso aberasgarria da. Izan ere, etorkizun hurbil batean lanean hasten garenean proiektu ezberdinekin egingo dugu topo eta hauetara egokitu beharko gara. Horregatik, hitzaldi hauek oso baliagarriak egiten ari zaizkit nire ezagutzak areagotzeko.

martes, 12 de mayo de 2009

Kaixo!
Internetetik bueltan nenbilela teknologia eta hezkuntzaren inguruko bideo interesgarri batzuekin egin dut topo. Gainera ondoren konturatu naiz ez naizela bakarra bideo hauek blogera igotzeko ideia izan duena, gelakideen blogetan bideo ezberdinak ikusi baititut.
Beraz, espero dut zuen gustukoak izatea:



Jarraian azken egunetan Ikasys proiektuaz hitz egiten aritu garenez honi buruzko informazioa jasotzen duen bideo bat jarriko dut, bertan ikasle eta irakasleen iritziak agertzen direlarik:



Donostian, 2009ko maiatzaren 12an

Kaixo!
Gaur ere, nahiz eta klaserik ez izan Donostian izan naiz, izan ere, beste hitzaldi bat izan dugu.
Gaurkoan Emilio Etxabe etorri zaigu, Andoaingo ikastetxeko irakasle bat bere eskolan aurrera eramaten duten proiektuaren berri ematera (lehen hezkuntzan aurrera eramaten den proiektua).
Emiliok zion, azken finean, hezkuntzaren xedea, ikasleari bizitza guztirako baliagarri izango dituen oinarrizko baliabideak esakaintzea dela. Hau, elkarrekin bizitzen, egiten eta ekiten, komunikatzen, ikasten eta norbera izaten lortzen delarik.
Ildo beretik esan digu,IKTak azken urte hauetan indar handia hartu dutela eta azken urte honetan indarrean jarri den hezkuntza legeak, IKTak bizitza osarako baliagarriak direla eta hauen derrigorrezko erabilera azapimarratzen duela.
Andoaingo eskola honek Txanela proiektua jarraitzen du eta honen informazio sakona ondorengo orrialdean aurki dezakezue


TXANELA PROIEKTUA






Proiektu honetan azaltzen da ikasleek 16 urte betetzen dituztenean zein konpetentzia izan behar dituzten, eta horiek ondorengoak dira:
  • Sistema informatikoaren kontrola.
  • Informazioaren kudeaketa eraginkorra.
  • Informazioaren eta ezagutzaren komunikazioa eta elkartrukea.
  • Informazioa prozesatzea eta edizioa.
  • Datuen kudeaketa eta kalkulua.
  • IKT baliabideen eraikitzea eta problemak ebaztea.
Aurretik aipatutako webgunean bai irakasle eta bai ikasleentzako txokoa dago, eta bertan ikasleentzako ariketak eta irakasleek hauek ariketak nola egin dituzten ikusteko aukera dago. Aipatzekoa da, ikasleek egiten dituzten ariketak webquest moduan ezagutzen diren ariketak direla besteak beste. Ikasle talde bati ariketa berdina egiteko eskatzen zaie baina guztiei iturri ezberdinak emanez. Erabiltzen dituzten jarduera motak ondorengoak dira:
  • Animazio bideoak + galderak.
  • Ikerketa laburrak, webquest.
  • Definizoak hitz elkartuak.
  • Interneteko baliabideak: hiztegiak, entziklopediak...
  • Datuetatik grafikora.
  • Gelako bloga (komunikatzeko tresna, ikasleek egiten dutenaren berri emateko erabiltzen dute).
  • Edizio lanak.
Honekin, batera Ikasys proiektuaren inguruan ere aritu gara eta Emiliok esan digu honen helburua errepikapena, ulermena eta oroimena eskatzen duten jarduerak ikasten laguntzea dela. Astean ikasgai bakoitzean ordu erdiz aritzen dira ikasle bakoitza mini ordenagilu batekin ikasys proeiktua aurrera eramanez eta aurrerapen handiak ematen dituztela adierazi digu. Honi buruzko informaizo ondorengo orrian aurki daiteke:


IKASYS









Beraz, ikusi bezala eskola guztiak martxan daude teknologia berriak beren ikasgeletan txertatzen. Jarraian ikastolen elkarteko web orrialdea eta Andoaingo ikatolako web orrialdea jarriko ditut informaizo gehiago jaso nahi duenarentzat.

IKASTOLEN WEBGUNEA









ANDOAINGO IKASTOLA










viernes, 8 de mayo de 2009

Donostian, 2009ko maiatzaren 8an

Kaixo!
Esan bezala jada bigarren lanarekin martxan jarri gara eta horregatik naiz eta gure taldeak oraindik ez eduki garbi nola egin bi bideoak, hasiera batean behintzat ondorengo bi ideia hauek ditugu.
  • Bideo 1: Erdi aroko azoka solidarioa. Azokatik ateratako dirua etiopiako haurren hezkuntzarako.
  • Bideoa 2: Teknologia berriak eta hezkuntza irakasle batetn ikuspuntutik.

Donostian, 2009ko maiatzaren 8an

Kaixo!
Azkenean ostirala iritsi da, eta betiko moduan gaur Danirekin izan dugu saio praktikoa. Hasieran Scrib 2.0-ra dokumentuak nola igotzen diren azaldu digu, eta ondoren IKTko lanaren inguruko zenbait datu argitu eta zehaztu dizkigu.
Hau egin ondoren jada lan berriaren azalpenarekin bete-betean sartu da Magis TBtaren nondik-norakoa eta hau nola burutu behar dugun azalduz. Honetarako zenbait programa beharko ditugu eta horregatik programa hauek istalatzen eta saltxeatzen ere aritu gara, lanari ekinten diogunean arazorik ez izateko.
Beraz, orain guri tokatzen zaigu bideoa kamaera hartzea eta Magis Tbtarako bi saio txiki egitea.

miércoles, 6 de mayo de 2009

Donostian, 2009ko maiatzaren 6an (Pelutxe proiektua)


Kaixo!
Lehen azaldu bezala gaur Elia teknologia eta hezkuntzaren arteko binomioaz aritu zaigu hitz egiten. Bide honetan guk ere gure esperientzia (txikia) kontatu dugu praktiketan ikusitakoaz, eta hori dela eta, ezinbestekoa iruditzen zait Pelutxe proiektuaren berri ematea denak jakin dezazuen zer den. Izan ere, IKTko lana egitean aztertutako ikastetxe batean proiektu hau aurrera eramaten zutela jakin genuean eta oso interesgarria iruditu zitzaidan haurrak mundu honetan sartzeko.
Horregatik jarraian honi buruzko informaizoa jarriko dizuet proiektuaren inguruan gehiago jakiteko.
Pelutxezko Panpinen proiektua, "Ositos de Peluche" IEARN sareak antolatutako proiektuan oinarritzen da. Proiektu hau Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzentzen zaie, e-postaren bidez komunikazioa bultzatzea oinarritzat duelarik. Pelutxe baten bidez, teknologia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dituzte eta baita bi eskolen arteko komunikazioa ere sustatzen da.

Nori zuzendua
Haur Hezkuntzako azkeneko mailako ikasleei (bost urteko geletan daudenei)

Helburuak
Pelutxezko Panpinen proiektuaren helburu nagusiak, besteak beste, honako hauek dira:
-Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sustatu
-Idatzizko hizkuntza, IKTak erabiliaz, era esanguratsu batean sustatu


Proiektuaren garapena
-Talde bakoitzak Ikasturte hasieran pelutxe bat “maskota bat” eskuratu beharko du.
-Maskota 1.hiruhilekoan, gelakideekin ikastetxean bertan egongo da.
-Parte hartzen duten taldeak bikoteka antolatuko dira maskotak elkartrukatze arren 2.hiruhilekoaren hasieran maskota elkartrukatu ondoren bi taldeen arteko komunikazioa, batez ere posta elektronikoaren bidez, gauzatzen joango da. Komunikazioa aipatzerakoan, izan daiteke ahozko, idatzizko edota irudizko hizkuntzen bidez. (irudia, testua edota soinua)
-2.hiruhilekoaren bukaeran proiektuari amaiera emango zaio berriro maskotak trukatuz, eta pelutxe bakoitza bere taldera itzuliz.
-Pelutxea ukitu daitekeen zerbait da eta haurrek berarekiko lotura sortzen dute, proiektuaren muga parte hartzaileen irudimenak ezarriko duelarik.


Hona hemen, gida bezala jarraitu beharreko pausuak Pelutxe proiektua aurrera eramateko
2008ko azaro eta abenduan:
-Pelutxea erosi eta gelakideekin lotura bermatu.

- Bikoteak osaturik, irakasle bikote bakoitzak prozesua nola izango den adostu beharko du, denboralizazioa (kontutan harturik lana bigarren hiruhilabetean osatuko dela), Pelutxeak nolakoak erosi (erosi behar badira), nola azaldu gelan...

2009ko urtarriletik apirila arte:
- Ikastetxe bien artean e-posta erabiliz Pelutxei buruzko berriak trukatzen igaroko dute.
- www.elkarrekin.net web gunean pelutxeen deskribapenak argitaratuko dira, denon eskura edukitzeko.

Hirugarren hiruhilekoan:
- Pelutxeen itzulera jatorrizko taldera. Pelutxeak bueltatzeko momentua izango da, korreoz berriro edo txango bat antolatuz eta bide batez beste taldeko kideak ezagutuz....


- Proeiktuaren balorazioa ere hiruhileko honetan egingo da, alderdi baikorrak, prozesuan izandako zailtasunak eta etorkizunerako proposamenak jasoko direlarik.


Proiektua aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabideak
-Pelutxeak
-Interneteko konexioa
-Elkarrekin.net plataformak irakasle partaideei gune bat eskainiko zaie. Honetan komunikatzeko tresna desberdin batzuk erabil ditezke: Foroak, baliabideak, laguntza, chata…
-Proiektuekin sortuko diren arazo teknikoak konpontzeko arduradun bat egongo da.
-Partaide bakoitzari helbide elektroniko bat emango zaie.


Hauxe izango ze proiektuaren oinarria. Jarrian Pelutxe proiektuko weborria jarriko dut:


PELUTXE PROIEKTUA

Donostian, 2009ko maiatzaren 6an

Kaixo!
Gaurkoan Josemi blogaren inguruan hitz egiten hasi zaigu. Bide honetan bakoitza berea txukuntzen aritu gara denbora batean eta bakoitzak bertan zituen hutsuneak edo zalantzak bete eta argitu ondoren hitzaldi bat entzun dugu.
Oraingo honetan Sevillako neska bat, Elia, etorri zaigu tekonologien eta hezkuntzaren harremanaz hitz egitera. Bide honetan gu praktiketan egon garen ikasgeletako egoerez galdezka aritu zaigu, ea haur hezkuntzako gela hauetan ordanagailurik genuen eta hauek interneteko sarerik ba ote zuten galdetuz. Mota guztietako erantzunak jaso ditu eta horrela pixkanak beraiek Sevilla eta inguruan aurrera eramaten duten proiektuaz hitz egin digu.
Ildo honetatik pixka bat bere inguruko ikastetxeen egoera azaldu digu, ikastetxe publiko eta pribatuen ezberdintasunak eginez. Publikoetan oraindik ez daudela ordenagailuak eta pribatuetan bai esanez. Honekin ikusi dugu hemengo egoera ez dela berdina, ikasgelan ordenagailua eta interneta egoteak ez duela zerikusirik ikastetxe motarekin.
Beren proiektuaren helburua haur hezkuntzako geletan teknologiak txertatzea da bertan irakasleen eta ikasleen rolek izugarrizko garrantzia dutelarik.
Egia esan, azken egunetan izan ditugun hitzaldiek zer pentsatu ematen didate. Izan ere, hauen bidez zuzenean toki ezberdinetako eskoletan teknologiak nola lantzen eta txertatzen diren ikusteko aukera izaten ari gara eta nire ustetan hau horrela izanik gu ere zerbait pentsatzen hasi beharko ginateke. Izan ere, hemendik hilabetera jada maisu-maistrak izango gara eta egoera hau ikusita hobe teknologiek ongi ezagutzen hastea ondoren eskolan hauek uztartzen laguntzeko.
Hau horrela izanik Eliak eman dizkigun 2 informaizo orrien eta hauen argazkiak jarriko ditut zuek ikusteko. Espero dut denen gusutkoa izatea:



martes, 5 de mayo de 2009

Donostian, 2009ko maiatzaren 5ean


Kaixo!
Gaur Donostiako Amara Berri eskolako bi kide (ahokkularia eta hedabideen burua) etorri dira unibertsitatera eta bertan lan egiteko duten moduaz hitz egiten aritu dira. Ezer esan aurretik aipatzekoa da nik Amara Berri sistema jarraitzen duen eskola batean egin ditudala ikasketak, Ordiziako Urdaneta Oianguren ikastetxean hain zuzen ere, eta horregatik kontatutako zenbait gauza banekizkien nik neuk bizi izan nituelako.
Amara Berri proiektu berritzailea da 30 urte inguru dituena eta proiektuaren aintzindaria Loli Arnault da. Amara Berri errealitate bat da, berritzailea eta egonkorra, baina proiektu ezberdinak hartzen dituena bere barnean, gaur egun hedabideek indar handia dutelarik.
Eskolak bizipen globala eskaintzen du, ikasleen aprendizaia gauza xume batetik proiekzio handiago batera pasatzen delarik.
Eskolan saiatzen dira beren lan guztieak zerbaitetarako izatea eta hau lortzeko aukera ezberdinak dituzte, martxan dituzten Irrati, telebista eta prentsako elementuak Txikiweb izeneko webgunean zintzilikatzea adibidez.
Eskola honetan hedabideek garrantzia ikaragarria dute eta hauekin lehen esandako lortzeaz gain, helburu nagusiena ikasleek teknologia berriak erabiltzen ikastea da modu natural batean. Hau da bertan irakasleak ez du esaten eta ikasleek egin, baizik eta ikasleak eta irakasleak elkarrekintzan ikasten dute. Besteak beste, grabatzen, editatzen, irratsaioak emititzen edo aldizkaria bat sortzen ikasten dutelarik, guzti hau aurrera eramateko erabili behar den ekipamendua erabiltzen ikasten dutelarik.
Egia esan metodo hau ezin hobea iruditzen zait hezkuntzan teknologia berriak txertatzeko. Nire eskolaren kasuan Txikiweba oraindik ez dago, baina bai telebistak, irratia eta prentsa eta hauen bidez egia da ikaragarri ikasten dela teknologiak erabiltzen. Horregatik, nire azalean bizi izan dudalako sistema hau, frogatu dudalako egokia dela, sistema ezin hobea iruditzen zait. Gainera aipatzekoa da hau aurrera eramateko antolamendu zehatz bat ezinbestekoa dela eta hau lortzeko izugarrizko lana egin behar dela. Horregatik guzti hau ikusita sistema goraipatzea ezinbestekoa dela iruditzen zait.
Esan bezala TxikiWebean Amara Berriko telebista, prentsa eta irratiko emiso ezberdinak ikusi edo entzun daitezke eta honetaz gain ikasgeletan egindako lan ugariren isla ere bada. Horregatik, guztiarekin sarean egiten da lan, denak elkartuta zentzua ematen diolarik hezkuntza eta teknologien arteko lotura duen iraskuntza/ikaskuntza prozesu honi.
Jarrian Amara Berri eskolako Txikiwebaren linka jarri dut nik azaldutakoa begiz ikusteko, espero dut denen gustukoa izatea.

lunes, 4 de mayo de 2009

Donostian, 2009ko maiatzaren 4an

Kaixo!
Esan bezala IKTko lana egiteko taldeko kide bakoitza gure eskolara joan gara eta bertan IKTroarekin hitz egin dugu. Hau horrela izanik, nik argazki batzuk ere atera ditut eta hauek ikusgai jartzea otu zait.
Argazki ugari atera ditut baina denak ez jartzeagatik hiru aukeratu ditut pixka bat eskolako egoera hobeto ikusteko.

Besteak beste, arbela digitala, ordenagailu, eskaner, imprimagailu edo proiektorea ikusi daitezke argazkietan ikastetxean egunerokotasunean erabiltzen dituztenak. Ikusi daitekeen bezala eskolan ere teknologiak erabat sartuta daude eta bai irakasle eta baita ikasleek ere erabiltzen dituzte irakaskuntza/ikaskuntza prozesuan aurrera egiteko.