
Kaixo!
Gaurko klase praktikoan, egindako lan guztiak nora igo behar diren eta igotzeko modua ikasten aritu gara. Izan ere, lau klase solik falta dira ikasgaia amaitzeko eta horregatik bai IKTko txostena eta baita Magis Tbtarako egindako bi bideoak non aurkeztu behar ditugun adierazi digu Danik.
Aurretik aipatu bezala lehengo bideoa eginik geneukan eta gaur bigarrenari eman diogu amaiera. Zenbait arazo izan ditugu musika zela eta ez zela ordenagailua blokeatu egiten zelako, baina azkenean honi aurre egin diogu eta bideoa amaitu dugu.
Egia esan, lan hauen bidez konturatu naiz, azken finean teknologiak erabiltzea ez dela hain zaila. Izan ere, hasieran gauza berriak direnez errespetua ematen didate eta urduri xamar jartzen naiz, baina konturatu naiz pazientzia pixka batekin eta pixka bat saltxeatuz lan polit egin daitezkeela.
Beraz, orain egindako erakustea bakarrik falta zaigu, eta hau horrela izanik gure taldearen hurrengo erronka lan hauek interneten jartzea da.