
miércoles, 29 de abril de 2009
Donostian, 2009ko apirilaren 29an (Berrikuntza eta teknologia ...non, nola..?

Donostian, 2009ko apirilaren 29 an
Kaixo!
viernes, 24 de abril de 2009
Donostian, 2009ko apirilaren 24ean


Azkenean ostirala iritsi da, eta beti bezala goizeko lehen ordutik hasi gara lanean. Gaurkoan word eta excel izan ditugu hizpide eta hauetan taulak nola egiten diren praktikatzen egon gara. Lehenik eta behin worden aritu gara taulak egiten eta ondoren excelera pasatu gara.
miércoles, 22 de abril de 2009
Donostian, 2009ko apirilaren 23an (Igurunearen aldaketak ...Ikasleen ikuspegitik)
Donostian, 2009ko apirilaren 22an ( Teknologia eta gure irakaskuntz giroko aldaketak)
Kaixo!
Bideoa ikusi ondoren teknologia berriek nire bizitzara ekarri dituzten bost aldaketa nagusiak ondorengoak dira:
- Komunikatzeko errazatasuna (skype, mugikorrak...)
- Informazio iturri aberatsa (internet, irratia, telebista...)
- Mugikortasun erraztasuna (Gps...)
- Entretenigarritasuna aberastea edozein une eta momentutan (Game boy, mp3, mp4...)
- Erosotasuna, gauzak etxetik egiteko aukera (matrikulak online, ikasgaiak...)
Hauek izango ziren teknologiek ekarri dituzten bost aldaketa besteak beste.
Abantaiei dagokienez nire ustez gutxi gora behera aldaketen antzekoak izango ziren, azken finean bizitza erraztea izanik guztiaren gakoa. Beraz, hiru abantaila nagusiak (batzuk esateagatik) ondorengoak izango ziren:
- Lagunak egiteko aukera eta dauzkagunekin erraztasunez komunikatzeko aukera.
- Informazioa lortzeko erraztasun handiagoa izatea.
- Orokorrean pertsona bat bere kabuz ibiltzeko aukera ematen dutela.
Desabantailei dagokienez, argi ditut eta jarraian agertzen direnak izango ziren:
- Aislatzea. Bete-betean teknologien munduan sartzea eta hauetatik kanpo dagoen bizitza alde batera uztea (familia, lagunak sozializazioa (ez birtuala)...)
- Hauek erabiltzeko zailtasunak. Askotan kostatu egiten da teknologiak egoki erabiltzen ikastea eta buruhauste ugari sortzen dituzte.
- Teknologiea berrien prezioa. Aparatu batzuk oso garestia dira eta maila ekonomiko altua behar da hauek eskuratzeko.
Hauxe izango zen teknologiek eragiten didaten sentsazioa ahalik eta egokien azalduta.
Donostian, 2009ko apirilaren 22an

Donostian, 2009ko apirilaren 22an
viernes, 3 de abril de 2009
Donostian, 2009ko apirilaren 3an

miércoles, 1 de abril de 2009
Donostian, 2009ko apirilaren 1ean (Alfabetizatze berriak)
Kaixo!
Donostian, 2009ko apirilaren 1ean (tecnologia de la edudcación)
Kaixo!
Ikusi bezalaa gaurko klasean Teknologia berriak Hezkuntzan bideoa ikusi dugu besteak beste, eta honen inguruan joan da ikasgaia gaurkoan.
Gaia hizpide hartuta, nire ustetan, gaur egun teknologien munduak eskaintzen digun aukera izanda, hauek hezkuntzan erabiltzea egokia iruditzen zait, baina gauza guztietan bezala mugak oso garrantzitsuak dira. Klasean esan bezala teknologia berriak egokitu behar ditugu hezkuntzara eta ez alderantziz, nire ustetan gakoa hau izanik.
Guri tokatzen zaigunez (irakasleei), adibidez, ordenagailua materiala prestatzeko oso baliagarria dela iruditzen zait, aukera asko eskaintzen dituelako eta oso material polita lortu eta sortu daitekeelako merke eta nahiko errez. Bestalde, haurrei dagokienez, hauek erabiltzen erakutsi eta hezkuntzan aplikatu behar direla uste dut baina ez protagonismo guztia hauei emanez. Nire ustetan haur hezkuntzari dagokionez, badaude gauza batzuk ipuin kontaketa edo marrazkiak egitea dagoen bezala utziko nituzkeenak, teknologia berririk erabili gabe, hauek beste modu batera sartuko nituzkeelarik.
Pixkanaka-pixkanaka hasiko nintzen teknologiak sartzen ikasgelan, hasieran jokoekin hasiz horrela haurrek kontaktua hartzeko eta pixkanaka gauza berriak egiten erabiltzen erakusteko. Kasu honetan, progresiboki hobeto barneratuko zutelako hauen egitekoa. Gainera, adin hauetan idazketa prozesuak eta orokorrean motrizitate finak garrantzia handia du eta honi bere tokia utzi behar zaiola uste dut nik.
Beraz, hauxe izango litzateke gai honi buruz dudan iritzia.