Kaixo!
Azkenean ostirala iritsi da, eta beti bezala goizeko lehen ordutik hasi gara lanean. Gaurkoan word eta excel izan ditugu hizpide eta hauetan taulak nola egiten diren praktikatzen egon gara. Lehenik eta behin worden aritu gara taulak egiten eta ondoren excelera pasatu gara.

Irakasleak esan duen moduan niri ere excel egokiagoa iruditu zait taulak egiteko. Gainera, bertan taulak eginda grafikoak egiteko aukera ere ematen du eta gu grafikoak egiten ere aritu gara. Aurreko saio praktikoan bezalaxe office 07ak eskaintzen dituen aukeren berri izan dugu eta hauek nola erabiltzen diren ere ikasi dugu.
Word eta excelen inguruan zertxobait banekien baina iada ahaztuak neukan eta klase hauek gaiak freskatzeko balio izan didate.
Honetaz gain, egun hauetan IKTri buruz aurrera eraman behar dugun lanari ere ekin diogu taldeka jarriz eta hau egiteko gidoia prestatuz. Orain eskolara joan eta bertako IKTroarekin egon ondoren lana osatzea tokatzen zaigu.
Lan interesgarria ematen du, azken egunetan word eta excelen inguruan ikasi duguna praktikan jartzeko aukera bikaina.
No hay comentarios:
Publicar un comentario