Kaixo!
Gaurko bigarren bideoa Alfabetitzatze Berriak izenekoa izan da. Hau lehenengoarekin konparatzen badugu bestea baino kritikoagoa dela teknologia berriekin esan beharra dago. Gaur egungo gizartean dagoen teknologia ugariaz hitz egiten du eta honek pertsonengan eta orokorrean gizartean duen eragina aipatzen du.
Bideoak hausnarketa prozesura bideratzen du bat, izan ere, zein gaitasun behar dugun gaur egungo gizartean bizitzeko teknologia berrie dagokienez pentsatzera eramaten gaitu. Azken finean, pertsonok ekintza ezberdinak aurrera eramateko (lana...) material hau erabiltzen jakin behar dugula dio eta egia da. Izan ere, azken finean, batean teknologia berrien menpe gaude.
Nire ustez aurreko bideoan esan bezala, gu izan beharko ginateke hauek nahi ditugunean erabiltzearen jabe, baina zoritxarrez askotan ez da hori gertatzen eta tekonologia gure gainetik jartzen da.
Aipatzekoa iruditzen zait bi bideoak interesgarriak iruditu zaizkidala, teknologien munduak eragiten duen tira-bira handiaz hobeto jabetzeko aukera eman baitit.
No hay comentarios:
Publicar un comentario