miércoles, 29 de abril de 2009

Donostian, 2009ko apirilaren 29an (Berrikuntza eta teknologia ...non, nola..?


Kaixo!
Gaurko bigarren puntua Blogean txertatuta daukadan Amara Berriko bideoa eta moodlen agertzen den Getariko eskola baten proiektuaren bideoa konparatzea da. Amara Berriko Txiki Webaren nondik-norakoa azalduta Getariko proiektuan kokatuko naiz ondoren bien arteko konparaketa bat egiteko.
Bideoa Getariko 4 urteko gela batean grabatua dago eta oinarria gida turistiko bat egitea da. Irakasleak ipuin baten bidez gida turistikoei buruz hitz egiten die haurrei eta ondoren benetako gidak ematen dizkie hauek esku hartean eudikitzeko eta argazki ezberdinak ikusteko. Ipuinaren bidez gida turistiko bat zer den eta zein material behar den hau egiteko azaltzen die irakasleak, eta hau horrela izanik beraik beren gida turistiko propioa eraikitzeko proposamena helarazten die.
Bide honetatik lanean hasten dira, nongo gida turistikoa egin zehazten dute denen artean eta hurrengo pausoa bertara irteera egitea izanik. Irteeraren bidez gunea ezagutzen dute eta haurrek irakaslearen laguntzarekin argazkiak ateratzen dituzte ondoren gida osatzeko. Beraz, hau egin ostean gelara bueltatzen direnean irakasleak argazkiak inprimatu eta bere laguntzarekin gidak osatzen dituzte dene artean haurren marrazkiak ere bertan txertatuz.
Gutxi gora behera hauxe izango zen Getariko proiektua eta ikusi daitekeen bezala Amara Berrikoaren ezberdina da. Kontuan hartu behar dugu Getariko haurrak txikiagoak direla eta hori dela eta mugatuagoak daudela, horregatik bertan irakasleak protagonismo handiagoa du Amara Berrikoan baino. Amara Berrin teknologien munduan bete betean daude sartuta haurrek oso ongi kontrolatzen dituzte eta ikusi daitekeen maila handia da. Getariko eskolako proiektua xumeagoa da baina aldi berean berritzailea da eta haur txikiei teknologiekin kontaktua izaten uzten die. Gainera Txiki Webean lan idibiduala nagusitzen da eta Getarian berriz taldean lan egiten ikasten dute haurrek. Baina azken finean biek helburu antzekoa dute teknologiak hezkuntzan txertatzea.
Argi dago teknologiak hezkuntza prozesuan izugarrizko zurrunbiloa sortzen ari dela, zentro bakoitza bere erara egokitzen ari delarik. Teknologie dagokienez nire ustetan erdi mailako zerbait bilatu behar da, teknologiek beren tokia dutelarik baina ez protagonismo osoa. Izan ere, abantailak dituzte baina baita desbantailak ere pertsonen arteko haurremana eta idazketa ikusten ditudalarik okerren.
Horregatik, gauza guztiei bezala beren puntua bilatu behar zaiola honi ere uste dut, era guztietako ezagutzak elakartuz ikasketa prozesu oparo bat sortuz.
Azkenik, esan beharra dago, kasu honetan Getariako bideoa ezin dela interneten ikusi sare mugatu batean ikusteko bakarrik baita. Horregatik honen argazkia jarri dut bideoa ikusi ezin duen norbait badago hau non dagoen eta ideia txiki bat egiteko. Espero dut baliagarria izatea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario