Behin eta berriz errepikatu bezala azken urteetan teknologia berriek izugarrizko garapen eta indarra hartu dute, eta hau gure gizartean argi eta garbi islatzen da. Orain arte, batez ere teknologiek hezkuntza munduan eta gugan izan duten eraginaz hitz egiten egon gara, era guztietako iritziak aireratuz. Baina gaurkoan gaztetxoei tokatzen zaie protagonistak izatea.
Izan ere, nire ustez hauengan izugarrizko eragina izan dute eta teknologiek bizitzeko modua aldatu diela esan daiteke. Gaurko gaztetxoak ez dira orain dela urte batzuetakoak bezalaxe, besteak beste, beste ohitura batzuk dituztelako eta hauen jolasteko, ikasteko edo harremantzeko moduak dira honen adibide.
Bideoan azaltzen den moduan, ipodak, ordenagailuak, blogak, pspak... beraien egunerokotasunaren barne daude eta hauek manejatzen ez dute inongo arazorik. Hau dela eta, askotan hizpide izan dugun gaia agertzen da berriz ere, irakaslearen rolarena. Izan ere, hezkuntzaren digitalizazioan askotan haurrak dira hobe konpontzen direnak teknologiekin irakasleak baino. Hau haurrak jada teknologien gizartean jaio eta hazi direlaren seinale da, eta honen ondorioz hezkuntzan izugarrizko birakada eman da, gauza berriak pentsatuz egoera honi aurre egiteko, betiere haurren heziketa oparoa helburu izanik.
Beraz, ikusi bezala nire ustez teknologiek izugarrizko eragina izan dute haurren bizitzan, batez ere komunikatzeko (internet, mugikorrak...) eta harremantzeko (messenger, blogak, tuenti...) moduan, hauen nondik-norakoa erabat aldatu baita. Haurren ikuspegia aldatu egin da eta honek eragin zuzena du hezkuntzan eta orokorrean gizarte osoan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario