
Kaixo!
Gaurko klasean wordekin aritu gara bete-betean. Irakasleak word 07aren datu ugari eman dizkigu lehendik ez nekizkienak eta egia esan oso baliagarriak iruditu zaizkit. Dokumentuak ahalik eta egokien egiteko informazio ugari eman digu eta honek lana erraztuko digulakoan nago ni. Gainera pixkanaka ari gara sartzen ordenagailuen munduan eta nire ustetan horrela hobeto barneratzen dira gauzak. Izan ere, poliki-poliki eta pausoz-pauso joanez gehiago ikasten da, azkenerako ezagutza mordo bat lortuz. Besteak beste, zuzenean aurkibideak nola egiten diren, irudiekin gauza polit asko egiten eta estiloak erabiltzen erakutsi digu. Egia esan, ez nuen uste wordek hainbeste aukera ematen zituenik eta harrituta geratu naiz. Irakasleak datu ugari eman dizkigu, orain guri tokatzen zaigu erakutsitakoa praktikan jartzea.
Izandako klasearekin oso gustura gelditu naiz, etengabe erabiliko dugun materiala erabiltzen erakutsi digulako irakasleak, eta nik uste dut hemen dagoela gakoa. Behin eta berriz errepikatu bezala gauza baliagarriak erabiltzen ikasi dugu dokumentu egoki bat sortzeko, eta nire ustez hau funtsezkoa da bai karreran eta baita etorkizunean magisteritza eskolatik ateratakoan aurrera egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario