miércoles, 22 de abril de 2009

Donostian, 2009ko apirilaren 22an ( Teknologia eta gure irakaskuntz giroko aldaketak)

Teknologia eta gure irakaskuntz giroko aldaketak

Kaixo!

Bideoa ikusi ondoren teknologia berriek nire bizitzara ekarri dituzten bost aldaketa nagusiak ondorengoak dira:
  • Komunikatzeko errazatasuna (skype, mugikorrak...)
  • Informazio iturri aberatsa (internet, irratia, telebista...)
  • Mugikortasun erraztasuna (Gps...)
  • Entretenigarritasuna aberastea edozein une eta momentutan (Game boy, mp3, mp4...)
  • Erosotasuna, gauzak etxetik egiteko aukera (matrikulak online, ikasgaiak...)

Hauek izango ziren teknologiek ekarri dituzten bost aldaketa besteak beste.

Abantaiei dagokienez nire ustez gutxi gora behera aldaketen antzekoak izango ziren, azken finean bizitza erraztea izanik guztiaren gakoa. Beraz, hiru abantaila nagusiak (batzuk esateagatik) ondorengoak izango ziren:

  • Lagunak egiteko aukera eta dauzkagunekin erraztasunez komunikatzeko aukera.
  • Informazioa lortzeko erraztasun handiagoa izatea.
  • Orokorrean pertsona bat bere kabuz ibiltzeko aukera ematen dutela.

Desabantailei dagokienez, argi ditut eta jarraian agertzen direnak izango ziren:

  • Aislatzea. Bete-betean teknologien munduan sartzea eta hauetatik kanpo dagoen bizitza alde batera uztea (familia, lagunak sozializazioa (ez birtuala)...)
  • Hauek erabiltzeko zailtasunak. Askotan kostatu egiten da teknologiak egoki erabiltzen ikastea eta buruhauste ugari sortzen dituzte.
  • Teknologiea berrien prezioa. Aparatu batzuk oso garestia dira eta maila ekonomiko altua behar da hauek eskuratzeko.

Hauxe izango zen teknologiek eragiten didaten sentsazioa ahalik eta egokien azalduta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario