miércoles, 1 de abril de 2009

Donostian, 2009ko apirilaren 1ean (tecnologia de la edudcación)

Kaixo!

Ikusi bezalaa gaurko klasean Teknologia berriak Hezkuntzan bideoa ikusi dugu besteak beste, eta honen inguruan joan da ikasgaia gaurkoan.

Gaia hizpide hartuta, nire ustetan, gaur egun teknologien munduak eskaintzen digun aukera izanda, hauek hezkuntzan erabiltzea egokia iruditzen zait, baina gauza guztietan bezala mugak oso garrantzitsuak dira. Klasean esan bezala teknologia berriak egokitu behar ditugu hezkuntzara eta ez alderantziz, nire ustetan gakoa hau izanik.

Guri tokatzen zaigunez (irakasleei), adibidez, ordenagailua materiala prestatzeko oso baliagarria dela iruditzen zait, aukera asko eskaintzen dituelako eta oso material polita lortu eta sortu daitekeelako merke eta nahiko errez. Bestalde, haurrei dagokienez, hauek erabiltzen erakutsi eta hezkuntzan aplikatu behar direla uste dut baina ez protagonismo guztia hauei emanez. Nire ustetan haur hezkuntzari dagokionez, badaude gauza batzuk ipuin kontaketa edo marrazkiak egitea dagoen bezala utziko nituzkeenak, teknologia berririk erabili gabe, hauek beste modu batera sartuko nituzkeelarik.

Pixkanaka-pixkanaka hasiko nintzen teknologiak sartzen ikasgelan, hasieran jokoekin hasiz horrela haurrek kontaktua hartzeko eta pixkanaka gauza berriak egiten erabiltzen erakusteko. Kasu honetan, progresiboki hobeto barneratuko zutelako hauen egitekoa. Gainera, adin hauetan idazketa prozesuak eta orokorrean motrizitate finak garrantzia handia du eta honi bere tokia utzi behar zaiola uste dut nik.

Beraz, hauxe izango litzateke gai honi buruz dudan iritzia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario