miércoles, 22 de abril de 2009

Donostian, 2009ko apirilaren 22an

Kaixo!
Gaur Aste Santu ondorengo lehenengo eguna izan da eta azken klase teorikoetan bezalaxe teknologia eta hezkuntzaz aritu gara, ikasgaiko gai garrantzitsu bat baita.
Hau dela eta, teknologia eta hezkuntzaren arteko erlazio egoki bat sortzea ezinbestekoa da eta horretarako teknologia zertarako erabili behar diren jakin behar dugu. Hezkuntzan helburu pedagogikoak zehaztu behar ditugu eta honen arabera teknologiak erabili.
Formularen bat bilatu behar dugu teknologia hezkuntzan ongi txertatzeko, eta honetarako bide nagusia komunikazioa da. Beraz, hizkuntza multimedia eta komunikazioa elkartu behar ditugu hezkuntza teknologiko oparo bat sortuz.
Honetaz gain, hurrengo eguneko teoriaren zatitxo bat ikusi dugu, Teknologia berrien erabilera Amara Berri eskolan hain zuzen ere eta oso interesgarria ematen du.
Elkarrikertuz plataforman ere sartu gara bakoitzak bere izena eman duelarik, eta hau ere baliagarria izango da gure ikastaroa aurrera eramateko.
Beraz, hauxe da gaurkoan egin duguna, egunetik egunera gauza gehiago ikasten ari galerarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario