miércoles, 29 de abril de 2009

Donostian, 2009ko apirilaren 29 an

AMARA BERRIKO BIDEOA
Kaixo!
Gaur Josemirekin izan dugu klase teorikoa. Bide honetan Amara Berri eskolak aurrera daraman proiektu bat izan dugu hizpide, eta egia esan ni harrituta geratu naiz honekin. Josemik eskolan berak grabatutako bideo bat erakutsi digu, eta bertan Amara Berri eskolan Txiki Weba nola antolatuta dagoen ikusi dugu. Ikaragarri gustatu zati bertan lan egiteko zuten modua eta haurrak teknologien munduan uztartzeko metodo ezinhobea dela iruditzen zait. Txiki Weba txoko bat da eta egunero lau ikasle ezberdin pasatzen dira bertatik. Txokoan bi ordenagailu dituzte eta bertan ikastetxeko aldizkaria, telesaioak, irratsaioak eta haur hezkuntzako marrazkiak zintzilikatzen dituzte besteak beste.
Txiki webean lan egiteko antolamendu orri bat bete behar dute egunero bertako kideek. Bertan, egun horretan Txiki Webean zein lan azaldu behar diren eta norenak diren jarri behar delarik. Irakasleari dagokionez, askotan aritu gara hitz egiten honek zein paper hartu behar duen. Kasu honetan irakasleak ez du azaltzen programa bat nola erabili behar den, baizik eta elakrrizketean dago oinarritua, eta honen bidez laguntzen die ikasleei beren zalantzen edo arazoen irtenbideak bilatzen.
Gainera aipatzekoa da Txiki Webetik pasa ondoren ikasleei agiri bat ematen zaiela hau ziurtatzen.
Esan bezala, guzti hau azaltzen zuen bideoa bat ikusi dugu eta bertan bai ikasle eta bai irakasleak azaltzen ziren Txiki Webaren informazioa emanez, honen nondik-norakoa azalduz eta sentsazioak helaraziz, beren bizipenaren islada argia izanik.
Hauxe izango zen Txiki Webaren oinarria. Niri proiektua izugarri gustatu zait, baina uste dut horrelako proiektu bat aurrera ateratzeko lan handia egin behar dela eta hasiera batean behintzat irakasleak asko jakin behar duela pixkanaka-pixkanaka haurrek aurrea egin ahala protagonismoa galduz (adibidean ikusi dugun moduan).

No hay comentarios:

Publicar un comentario