
Kaixo!
Lehen azaldu bezala gaur Elia teknologia eta hezkuntzaren arteko binomioaz aritu zaigu hitz egiten. Bide honetan guk ere gure esperientzia (txikia) kontatu dugu praktiketan ikusitakoaz, eta hori dela eta, ezinbestekoa iruditzen zait Pelutxe proiektuaren berri ematea denak jakin dezazuen zer den. Izan ere, IKTko lana egitean aztertutako ikastetxe batean proiektu hau aurrera eramaten zutela jakin genuean eta oso interesgarria iruditu zitzaidan haurrak mundu honetan sartzeko.
Horregatik jarraian honi buruzko informaizoa jarriko dizuet proiektuaren inguruan gehiago jakiteko.
Pelutxezko Panpinen proiektua, "Ositos de Peluche" IEARN sareak antolatutako proiektuan oinarritzen da. Proiektu hau Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzentzen zaie, e-postaren bidez komunikazioa bultzatzea oinarritzat duelarik. Pelutxe baten bidez, teknologia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dituzte eta baita bi eskolen arteko komunikazioa ere sustatzen da.
Nori zuzendua
Haur Hezkuntzako azkeneko mailako ikasleei (bost urteko geletan daudenei)
Helburuak
Pelutxezko Panpinen proiektuaren helburu nagusiak, besteak beste, honako hauek dira:
-Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sustatu
-Idatzizko hizkuntza, IKTak erabiliaz, era esanguratsu batean sustatu
Proiektuaren garapena
-Talde bakoitzak Ikasturte hasieran pelutxe bat “maskota bat” eskuratu beharko du.
-Maskota 1.hiruhilekoan, gelakideekin ikastetxean bertan egongo da.
-Parte hartzen duten taldeak bikoteka antolatuko dira maskotak elkartrukatze arren 2.hiruhilekoaren hasieran maskota elkartrukatu ondoren bi taldeen arteko komunikazioa, batez ere posta elektronikoaren bidez, gauzatzen joango da. Komunikazioa aipatzerakoan, izan daiteke ahozko, idatzizko edota irudizko hizkuntzen bidez. (irudia, testua edota soinua)
-2.hiruhilekoaren bukaeran proiektuari amaiera emango zaio berriro maskotak trukatuz, eta pelutxe bakoitza bere taldera itzuliz.
-Pelutxea ukitu daitekeen zerbait da eta haurrek berarekiko lotura sortzen dute, proiektuaren muga parte hartzaileen irudimenak ezarriko duelarik.
Hona hemen, gida bezala jarraitu beharreko pausuak Pelutxe proiektua aurrera eramateko
2008ko azaro eta abenduan:
-Pelutxea erosi eta gelakideekin lotura bermatu.
- Bikoteak osaturik, irakasle bikote bakoitzak prozesua nola izango den adostu beharko du, denboralizazioa (kontutan harturik lana bigarren hiruhilabetean osatuko dela), Pelutxeak nolakoak erosi (erosi behar badira), nola azaldu gelan...
2009ko urtarriletik apirila arte:
- Ikastetxe bien artean e-posta erabiliz Pelutxei buruzko berriak trukatzen igaroko dute.
- www.elkarrekin.net web gunean pelutxeen deskribapenak argitaratuko dira, denon eskura edukitzeko.
Hirugarren hiruhilekoan:
- Pelutxeen itzulera jatorrizko taldera. Pelutxeak bueltatzeko momentua izango da, korreoz berriro edo txango bat antolatuz eta bide batez beste taldeko kideak ezagutuz....
- Proeiktuaren balorazioa ere hiruhileko honetan egingo da, alderdi baikorrak, prozesuan izandako zailtasunak eta etorkizunerako proposamenak jasoko direlarik.
Proiektua aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabideak
-Pelutxeak
-Interneteko konexioa
-Elkarrekin.net plataformak irakasle partaideei gune bat eskainiko zaie. Honetan komunikatzeko tresna desberdin batzuk erabil ditezke: Foroak, baliabideak, laguntza, chata…
-Proiektuekin sortuko diren arazo teknikoak konpontzeko arduradun bat egongo da.
-Partaide bakoitzari helbide elektroniko bat emango zaie.
Hauxe izango ze proiektuaren oinarria. Jarrian Pelutxe proiektuko weborria jarriko dut:
PELUTXE PROIEKTUA